Objekturik preziatuena Erdi Aroko herrietan
Askotan galdetu izan didate zein den museo batean gordetzen den objektu preziatuena. Oso galdera erraza da eta oso erantzun zaila dauka. Gaur egun dena salgai bihurtu ahal den arren, esan behar dugu, arkeologia museoetan dauden gauzek daukatena balore historiko handia dela (ez ekonomikoa) eta horregatik dira baliotsuak.
Hori dela eta, gure gizarte kapitalistari agian arraro gerta dakiokeen erantzunak bila ditzakegu ondare arkeologiakoaren artean, sarritan gure arbasoen zaborra topatzen baita indusketa arkeologikoetan eta horrek ematen baitigu guri haien bizitzaren berri. Hondakina aztarna bihurtzen baita.
Europaren Mendebaldean VIII. mende ingurutik aurrera garatu ziren eta asko gaur egun arte iritsi diren herriei buruzko erakusketa bat antolatzen ari ginen. Erakusketara sartzen zen bisitariak zein objektu ikusiko zuen lehenengo erabaki behar genuen. Esanguratsua den objektu bat izan behar zuen. Askotan, artelan bat, objektu handi bat, apaingarri bat edo material garestiz egindako bat, nobleziari edo erlijioari lotutakoa aukeratu izan dugu, baina oraingoan, Goi Erdi Aroko herri batentzat baliotsua eta komunitateak zuen izaera adierazteko errotarri bat aukeratu genuen.
Zeren, hausnar dezagun, zer zegoen garrantzitsuagoa orduan elikaduraren oinarria zen zereal irina egiteko tresna baino? Herriko biztanleek elkarrekin eraiki eta erabiltzen zuten errotaren muina zena? Historikoki baloreak eta ustez baliotsua zer den aldatu egin dela ere irakasten digu harri horrek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
