Legea aldatu dute. Beste ezer ez.
2023ko abenduan Hezkuntza Lege berria onartu zuten EAJk eta PSEk, EHBilduren ezinbesteko laguntzarekin. Lege berrian agintzen zuten ikasle guztiek, DBH amaitzean, euskarazko B2 maila izango dutela. Guztiek, izan Guardiakoak edo Aramaiokoak.
Ordura arte, DBH amaitzen zuten ikasleei B1 onartzen zien Eusko Jaurlaritzak, baldin eta ikasketak B edo D ereduetan eginak bazituzten. Lege berriarekin, baina, berdin dio ikasleak non ikasi duen eta zein eredutan aritu den: guzti-guztiek B2 maila lortuko dute.
Helburu hori lortzeko, jakina, gauza asko aldatu beharra dago, orain arte bezala jokatuta nekez lortuko delako orain arteko emaitza hobetzea.
Aldaketak, gainera, ikastetxean gauzatu behar dira, baina baita ikastetxetik kanpora ere: gauza jakina da eskola ezinbestekoa dela euskararen hedatzerako, baina eskolak bakarrik ezin duela.
Halaber, gauza jakina da eremu soziolinguistiko erdaldunean bizi diren ikasleek zailtasun handiagoak dituztela gure hizkuntzan aritzeko, besterik ez bada horretarako espazio eta aukera gutxiago dauzkatelako beren egunerokoan.
Baina, hara non, 2026an Hezkuntza Sailak duela hogei urte bezala jokatzen jarraitzen du. Legea aldatu dute, bai; paperean ikasle guztiek euskara gehiago ikasiko dute, bai, baina praktikan zer gertatzen den, hori bigarren mailakoa edo zaio sailari. Bestela, nekez uler daiteke Euskal Girotze Barnetegien deialdia, urtea joan, urtea etorri, beti berdina izatea.
Adibidez: Gasteizko gure institutuko ikasleak euskara-barnetegietara joan dira aurten. DBH 1eko ikasle guztiek izan dute aukera, eta ia guztiek aprobetxatu dute. Motibazioa eta borondatea, biak erakutsi dituzte 12 urteko gure ikasleek; horrela, lau egunez euskal barnetegi batera joan dira, hizkuntza beste espazio batean praktikatzera.
Hurrengo ikasturtean gure institutuan ikasiko duten 12 urteko neska-mutikoak ez daude oraindino gurean: eskolan ari dira, Lehen Hezkuntza amaitzen. Pentsatzekoa da haiek ere, aurtengo ikasleek bezala, euskara praktikatzeko motibazioa eta borondatea izango dituztela. Zoritxarrez, aukerarik ez dute izango, Hezkuntza Sailak ez dielako emango.
Kontua da barnetegiko txanda lortzeko balorazio-irizpideak betikoak direla. Hauexek, hain justu: “guztira 180 txanda eskainiko dira 6 barnetegien artean. Txandak gune soziolinguistikoen arabera banatuko dira, gune bakoitzean dagoen ikastetxe kopuruaren arabera, proportzioan”. Hau da, berdin dio premia handiagoa nork duen: sailak ez duenez txanda kopurua handitzen, mugatu egin behar. Eta gehiago ere badago. Entzun: Esleipena lortzeko puntuazioa honela banatzen da:
Ulibarri Hizkuntz Normalkuntzako Proiektuan sartuta daudenek: 10 puntu.
Baina, ikasturte honetan joan diren ikastetxeek, -15 puntu.
Eta hiru urtean joaterik izan ez dutenek, 15 puntu gehiago.
Horrek guztiak argi uzten du sailari berdin diola eremu erdalduneko ikasleek euskara praktikatzeko aukera duten ala ez. Kapaz da saila, horrela egiten duelako, ikastetxe bati behin eta berriz ukatzeko euskara-barnetegietara joateko aukera, ikasleek horren premia latza izan arren. Esaterako, datorren urteko gure ikasleek aurtengoek besteko premia izango dute, baina sailak ez die aukerarik emango.
Helburuak handitu dituen bezala, bitartekoak ere handitu beharko lituzke Hezkuntza Sailak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
