LEHENINISMOA
Konfuziok ikasleak bildu zituen, eta esan: Lorezain kasta berria lanean hasi zen, Zu Pi enperadore berriaren burupean. “Jaunbehekoa eta lore zaharra”, “Jaunbehekoa eta lore zaharra”, oihukatzen zuten, atxurra esku batean eta atutxa bestean. “Lorategi bihurtuko dugu erresuma, eta bertan bizikidetzen ikasiko dute belar eta lore gazte berriek”, esaten zioten elkarri. Sa bin tenplotik erresuma garbitzera eta landaberritzera ateratzen ziren kai ku lorezainak.
Be Go Nia amatxuren malkoak ereiten zituzten han eta hemen, malkarretan, ibai ertzetan eta erreka bazterretan, zelai zabaletan eta bailara estuetan, baso ilunetan eta agarre argitsuetan, basmortuetan, ezpondetan, laiotzetan eta eguratsetan… Erresuma begoniatu zuten: begonia askeak, zazpiak bat eginda, jel usainekoak.
Baina aker larretan ez zuten ezer erein. Beldur zieten halakoei; ez zekiten zergatik, baina beldur zieten. Eta aker larretan bestelako loreak haziaren loalditik esnatzen hasi ziren: Amapola, Violeta, Azuzena, Margarita…
Usain berriek jel usaina arriskuan jartzen zuten, Zu Pi enperadoreak lorezain aldra berezia antolatu zuen lore berriak arriskutsuak zirelako. Igitaia eskuan abiatzen ziren Rosa eta Loretoren kontra, Jazmin eta Melisaren aurka, Lili eta Valeriana txikitzera, Flora eta Petunia akabatzera…
“Sorginak dira. Beti igual. Enpoderatu nahi dutela diote enperadotu nahi dutela esan beharrean. Ni naiz enperadore bakarra eta jel da nire usaina. Nire erresuman ez da egongo ez marisorginik, ez maribollerarik, ez maritransik, ez mariezer. Zin dagit arbola sakratuaren aurrean zutunik!”, amorratu zen Zu Pi.
Konfuziok galdetu zien ikasleei:
“Nork nahi du usain izan?”. Inork ez zuen eskua altxatu. Ikasleen artean ez zegoen aker larretako inor.
Martxismo leheninismoaren ikasgaia: lorategia izango bada, lore guztiak hartu behar ditu sabelean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
