Ez daukat ia hitzik
Selektibitatea. Edo PAU. Edo dena delakoa. Ikasle batek boligrafoak ahaztu ditu etxean, eta azterketa zaintzen ari den irakasle bati bat eskatu dio.
“Pidemelo en castellano”, irakaslearen erantzuna.
Gasteizen gertatu da azkenengo edizioan.
Nik, jada, ez daukat ia hitzik euskararen kontrako eraso hauek azaltzeko. Bakarrik gelditzen zait bat: biolentzia.
Halako jarrerak biolentzia dira bai euskararen kontra eta bai euskaraz ari den pertsonaren contra. Halako jarrera biolentoak dituzten pertsonak pertsona biolentoak dira. Halako persona biolentoak irakasleak badira, irakasle biolentoak dira. Halako irakasle biolentoek Hezkuntza sistemaren babesa badute, Hezkuntza sistema biolentoa da. Halako Hekuntza sistema biolentoa bada, ikasleak biolentzia sufritzen duten pertsonak dira.
Halako irakasleak terroristak dira, “terrorea” zabaltzen dutelako. Halako irakasleak kolonoak dira ikasleen mapa sentimentalak kolonizatu nahi dituztelako. Halako irakasleak genozidak dira, hizkuntza bat mapa geografiko zehatz batetik desagerrarazi nahi dutelako.
Biolentoak, terroristak, kolonoak, genozidak!
“Dimelo en castellano”, eskatuko lidake agian.
Azterketa hura egiten ari ziren guztiak geldi geratu ziren. Pentsamendu kritikoa eskolan oso baloratua dagoen arren, azterketa horretan eskaera batean gelditu zen kongelatuta. Denak geldi, isilik, akojonatuta.
Belaunaldiz belaunaldi aterrorizatzen gaituzte!
“Violentos, terroristas, colonos, genocidas”
Pablo Pagegi
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
