Irati Mogollon: “Badirudi adineko pertsonak soberan daudela mundu azkar honetan”
"Historiako zahartze prozesu luzeenak bizi ditugu egun, baina adinekoak inoiz baino baztertuago daude"
Irati Mogollon soziologoak zaharren ahalduntzerako tailerrak ematen ditu, eta arkitekturak gizartean duen eragina aztertzen ibili da, zahar etxeen eraikuntza barne. “Arquitecturas del cuidado. Hacia un envejecimiento activista” liburua argitaratu zuen 2019an Ana Fernandez Cuberorekin batera.
Berarekin zahardadeaz hitz egin nahi izan dugu. Zaharren zaintzaz, zahar etxeetatik harago. Zahartze prozesuaren etapak, fase bakoitzeko oztopoak, adinkeria edo zaharren jasaten duten gutxiespena…
Bakardadeaz ere hitz egin dugu, XXI. mendeko erronka handia Mogollonen hitzetan. Zaintza ereduaz ere aritu gara. Askotan zaintza autoritarioa izaten dela salatu du Iratik, eta horren aurrean autonomia eta ahalduntzea sustatuko duten alternatibak eskaini dizkigu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!