Irati Abio Muruaga (Errigora): “Nahi dugu pentsatzea Euskal Herrian baditugula produktu onak, eta hoiengatik apustua egitea”
Kanpaina berria abiatu dute Errigoran, martxoaren 24ra arte egongo da zabalik.
“Plateretik baratzera” lelopean abiatu dute kanpaina berria Errigorako kideek, Nafarroa hegoaldeko ekoizleak eta euskalgintza babesteko ekimena. Olioa, arroza eta kontserba ezberdinak eskaini dituzte oraingoan, eta errigora.eus web orrian sartuta eskatu daiteke norberaren saskia.
Irati Abio Muruaga Errigorako kidea da, eta bera izan dugu Hizpidean, kanpaina berri hau azaltzen eta Errigorak daukan ibilbidea eta eragina ere aipatu dizkigu.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Irati Abio Muruaga (Errigora): "Nahi dugu pentsatzea Euskal Herrian baditugula produktu onak, eta hoiengatik apustua egitea"00:16:57
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!