Irantzu Martinitz-Xil: “Kartoizko kutxa batean zazpi ari aurkitu genituen.”
Ariak, opera zatiak dira eta datatu gabeko zazpi hari ikertu ditu Irantzu Martinitz-Xilek.
Irantzu Martinitz-Xil musikologo eta ikertzaileak Dulantziko udal artxibategian kartoizko kutxa batean zeuden datatu gabeko musika corpus bat ikertu du. Ikerlan honek XVIII. mendearen amaieran eta XIX.aren hasieran Alegria-Dulantziko ariek eduki zuten zirkulazioa, erabilera eta autoretza aztertzen ditu. Arien zirkulazioa eta produkzioa Estatuko eta Euskal Herriko hiriburu edota hiri handiei
esleitu izan zaie, herriak alboratuz. irantzuk egindako ikerketa lanak, Dulantzi hizpide hartuta,
frogatzen du ezen Euskal Herrian, eta konkretuki Arabako Lautadan, herriek partitura zirkulazio
bideak zituztela eta obra propioak produzitu zituztela. Hilabete honetan bertan Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen duen ikertzaile euskaldunen kongresuan aurkeztu du Irantzuk bere ikerlana eta gaurkoan Hala Bedi irraitiko Hizpidea saioan izan dugu.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!