“Hiri grisa kolorez bete nahi izan dugu”
Gasteiz Etorbidean “Ongi Etorri” leloarekin horma irudi handi bat egiteko proiektuari uko egin behar izan dio Irantzu Lekuek, jasotako presioen ondorioz. Bizilagunekin eta elkarte ezberdinekin elkarlanean sortutako proiektu parte hartzaile honen inguruan polemika sortu dute El Correok eta Arabako Arkitektuen Elkargoak, azken aste honetan.
2017an esleitu zen proiektu hau, eta lanean hastekoak ziren egun hauetan. Hala ere, aipatutako taldeek egindako presioen ondorioz Irantzu Lekuek uko egitea erabaki zuen, ostegunean emandako agerraldian azaldu zuenez.
Irantzu bera izan dugu gaur Hizpidean, eta egun hauetan jaso dituzten presioak azaldu dizkigu berak. Proiektuaren atzean zeuden asmo eta arrazoiez, el Correoren presio ahalmenaz eta horma irudien balioaz hitz egin digu, besteak beste, Irantzu Lekuek.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!