Irango presidente berria, Alemaniako trantsizio energetikoa eta Txina eta Errusiaren arteko aliantza AEBekiko
Ekonomia eta geopolitika kolaborazioa, Ekai Centerreko Adrian Zelaiarekin.
Ikasturteko azken kolaborazioa izan dugu Adrian Zelaiarekin Hizpidean. Lehenik, Irango presidente berriaren profila aztertu digu, Ebrahim Raisirena. Bestalde, Alemaniak trantsizio energetikoan hartutako erabakiak ekarri dizkigu Zelaiak, ikatza erabiltzeari buruz aritu gara pauso taktiko gisa.
Eta azkenik AEBen dominazio kanpainaz aritu gara. Kissingerrek esaten zuen “denen kontra ezin dugu”, eta hortik abiatuta Txina eta Errusiaren arteko aliantza aztertuko dugu, AEBen estrategiaren barruan daukan pisua kontutan hartuta.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Irango presidente berria, Alemaniako trantsizio energetikoa eta Txina eta Errusiaren arteko aliantza AEBekiko00:19:07
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!