Iosu Aranberri (Zero Zabor): “Gizartearen porrot bat izango litzateke erraustegia, norbaitek konponduko du gure arazoa eta guk ez dugu ezer egingo”
Next Generation funtsen barruan Araban erraustegia egiteko asmoa salatu du Zero Zabor elkarteak.
Arabako hondakinen kudeaketan elementu berri bat sartzeko arriskuaz ohartarazi du Zero Zaborrek. Erraustegi bat egin eta hondakinak errez hidrogeno berriztagarria lortzeko proiektua aurkeztu dute Europako Next Generation funtsen bidez finantzatzeko.
Zero Zabor taldeko Iosu Aranberri izan dugu gurean, eta erraustegiaren arriskuez eta hondakinen kudeaketan dauden erronkez aritu zaigu, besteak beste.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Iosu Aranberri (Zero Zabor): "Gizartearen porrot bat izango litzateke erraustegia, norbaitek konponduko du gure arazoa eta guk ez dugu ezer egingo"00:11:24
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!