Iñigo Zabalza (Kanariar Irlak): “Lan eta aukera bat eduki nahi dute, etorkizuna eduki nahi dute, eta ezintasuna soilik topatzen dute”
Kanariar uharteetako migrazioaren egoerari buruz hitz egin dugu Zabalzarekin.
Milaka migratzaile harrapatuta daude Kanariar Uharteetan, hotel eta aterpe ezberdinetan pilatuta, Espainiar Estatuak erantzun bat noiz emango zain. “Erabaki politikoa da” migratzaileak egoera honetan izatea, Iñigo Zabalzak dioenez. Kanarietan bizi den euskalduna da Zabalza, eta migratzaileei lagundu nahiean ekimen ezberdinetan parte hartzen dabil. Bertatik kontatu digu Kanarietako egoera.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Iñigo Zabalza (Kanariar Irlak): "Lan eta aukera bat eduki nahi dute, etorkizuna eduki nahi dute, eta ezintasuna soilik topatzen dute"00:25:33
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!