Iñigo Sarasola (Tximurka) : “Gure eginkizuna errekurtsorik gabeko pertsonei musikaren bidez laguntza bat ematea da”
Iñigo Sarasolak Tximurka proiektu musikal eta solidarioari buruz hitz egiten digu.
Orain dela urte eta erdi “Tximurka musika proiektua” Gasteizen sortutako musika elkarte independente eta solidario bat da, musika klaseak ordaintzeko zailtasunak dituztenei zein errekurtsorik gabeko ikasleei laguntzeko sortarazia. Tximurka Jesus Guridiko irakasle batzuekin eratu zen eta nahiz eta hasiera batean pertsonal ugari ez izan, Músicos Sin Fronteras bezalako elkarteen prestazioei esker asko hazi dira urtebetean. Hori dela eta gaur egun zenbait instrumentu irakasten dituzte, lengoaia musikalarekin batera.
Proiektuaren inguruan gehiago jakiteko Iñigo Sarasolarekin aritu gara, Tximurkaren kide eta irakaslea, elkarteari eta etorkizuneko erreforma zein proiektu berriei buruz mintzatzeko.
-
Hizpidea: Iñigo Sarasola (Tximurka) : "Gure eginkizuna errekurtsorik gabeko pertsonei musikaren bidez laguntza bat ematea da"00:13:05
Akademia Gasteizko Panama 18 kaleko egoitzan aurkitu dezakegu, eta hauekin kontaktuan jartzeko edota inolako donaziorik egin nahi izatekotan: tximurka@gmail.com
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!