Iñigo Lopez (Sastraka Gaztetxea): “Egunero ikusten dugu okupazioaren kriminalizazioa, saretu egin behar dugu indartzeko”
Okupazio Egonaldiak antolatu dituzte Portugaleteko Sastrakan, ostiral honetatik igandera.
Portugaleteko Sastraka Gaztetxean Okupazio Egonaldiak antolatu dituzte Azaroaren 19tik 21era, asteburu honetan. Horretaz hitz egiteko Iñigo Lopez Sastrakako kidea gonbidatu dugu Hizpidera, eta berak azaldu dizkigu jardunaldi hauek egiteko beharra eta egitaraua bera, besteak beste. Egonaldietan parte hartzeko gonbitea luzatu du Lopezek, eta Sastrakaren sare sozialetan aurkitu duzue informazio guztia.
Duela urtebete pasatxo jasan zuten erasoaz ere aritu gara, Gaztetxeko teilatua erre egin baitzen, eraikina botatzeko saiakera espekulatibo batekin lotuta.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Iñigo Lopez (Sastraka Gaztetxea): "Egunero ikusten dugu okupazioaren kriminalizazioa, saretu egin behar dugu indartzeko"00:08:39
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!