Iñigo Leza (Araba Bizirik): “Zentral eoliko bat gelditu zuen Iberdrolak, gasa sartzeko eta horrela elektrizitatearen prezioa pila bat igotzeko”
Iberdrolak pobrezia energetikoan daukan erantzukizuna salatzeko elkarretaratzea deitu dute Urriaren 15ean, Gasteizen.
Araba Bizirik eta Inor Ez Etxerik Gabe plataformek elkarretaratzea egingo dute ostiralean, Iberdrolaren jarduna salatzeko. “Gure pobrezia eta naturaren expolioa, zuen aberastasuna. Iberdrola lapurrak” lelopean elkartuko dira Urriaren 15ean, 19.00etan Iberdrolak Gasteizen daukan egoitzan, Dato kalean.
Iñigo Leza Araba Bizirik plataformako kidearekin hitz egin dugu. Berak azaldu digu zein den Iberdrolaren papera, eta ze joko zikin egiten dituen argindarraren prezioarekin irabaziak handitzeko. Gainera, gogorarazi digu Urriaren 23rako Gasteizen deituta daukaten manifestazioa.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Iñigo Leza (Araba Bizirik): "Zentral eoliko bat gelditu zuen Iberdrolak, gasa sartzeko eta horrela elektrizitatearen prezioa pila bat igotzeko"00:10:55
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!