Iñigo (Etxebizitza Sindikatua): “Diruaren beharra daukagu eta izango dugu errepresioari aurre egin eta gure jardun politikoarekin jarraitzeko.”
“Bakoitza bere gaitasun ekonomikoen arabera ekarpena egitera animatzen dugu.”
2021eko urtarrilean Gasteizeko udaletxeak Herrandarren kaleko 15 pertsona etxegabetu zituen. Etxebizitza alternatibarik gabeko 15 pertsona hain zuzen ere. Etxebizitza sindikatua etxegabetzeari aurre egiteagatik 3 pertsona atxilotu, 2 pertsona kanporatze aginduarekin atzerritartasunera bidali eta 4 pertsona ospitalean artatu behar izan zuten, une honetan 4 pertsona epaiketa zain jarraitzen dutelarik.
Ondoren Jaurlaritzak 30.000 eurotako isunak ezarri zizkieten etxegabetzea gelditzen saiatu ziren hainbat gazteri. Orain 40.000 eurotako isunak ezarri dizkie Gasteizeko udalak.
Gaurkoan Etxebizitza Sindikatuko Iñigo izan dugu gurean.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Iñigo (Etxebizitza Sindikatua): “Diruaren beharra daukagu eta izango dugu errepresioari aurre egin eta gure jardun politikoarekin jarraitzeko.”00:07:55
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!