Inaxio Oiartzabal (Sare): “Gure leihoak irekitzen dizkiogu presoen etxeratze prozesuari”
Euskal preso politikoen egoeraz mintzatu gara gaurkoan.
Koronabirusaren ondorioz espetxeetan sortu diren arazoak askotarikoak dira eta aurretik zeudenak, sakondu egin dira. Honen inguruan mintzatzeko, Sareko Inaxio Oiartzabalekin mintzatu gara.
Europako hainbat erakundek gobernuei helarazitako gomendioak aipatuz hasi da, Espainiar Estatuan horiek kontuan hartu ez direla salatuz. Gainera, Espainiako gobernua opakotasunez jokatzen ari dela azaldu zuen, hainbat espetxetan birusa gogor sartu baita.
Presoen isolamenduaz ere aritu da, egoera honetan larritu egin dela, izan ere, bisitak jasotzea debekatzeaz gain, ez dute senideei bideo-deirik egiteko aukerarik, honek ekar ditzakeen osasun ondorio guztiekin. Ama, aita edota bi gurasoak espetxean dituzten umeen egoera ere azpimarratu du, 100 baino gehiago baitira egoera horretan daudenak.
Akitzeko, bihar arratsaldeko 19:00etan burutuko den etxetik-etxera saioa azaldu du, aldarrikatuz norbanakook gaur gaurkoz egin dezakeguna dela sareetan salatzea eta horrelako dinamiketan parte hartzea.
Elkarrizketa guztia hemen entzungai:
-
Hizpidea: Inaxio Oiartzabal (Sare): "Gure leihoak irekitzen dizkiogu presoen etxeratze prozesuari"00:08:40
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!