Imanol Arzuaga (Bi Arnas): “Hamarkadetan torturatu dute sistematikoki Euskal Herrian, eta kasu asko isilpean daude oraindik”
Bi Arnas dokumentalean, besteak beste, Iratxe Sorzabal eta Nekane Txapartegik jasotako torturen testigantzak bildu dituzte.
Iratxe Sorzabal eta amaren testigantzak dira Bi Arnas dokumentalaren muina. Haien artean inoiz torturari buruz hitz egin gabe, dokumentalaren aitzakian argitara atera dira Iratxek jasandako torturak. Baita Nekane Txapartegirenak ere. Testigantza gogorrak, baina beharrezkoak, Imanol Arzuaga “Kima”-k esaten digunez.
Maiatzaren 22an ikusi ahal izan zen estreinekoz dokumentala Irunen, eta Euskal Herritik bueltaka arituko dira datozen hilabeteetan. Zuen herri edo auzoan ikusi nahi izatekotan, biarnasdokumentala@gmail.com helbidera idatzi eta haiekin kontaktuan jartzeko deia egin dute.
Kimak dokumentalaren nondik norakoak kontatu dizkigu, eta torturak Euskal Herrian izan duen dimentsioa plazaratu digu. Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Imanol Arzuaga (Bi Arnas): "Hamarkadetan torturatu dute sistematikoki Euskal Herrian, eta kasu asko isilpean daude oraindik"00:21:28
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!