Ikasle Eguna deitu dute larunbaterako Gasteizen
Batxiler eta DBH-ko ikasleei bideratutako eguna Los Herran institutuan ospatuko dute.
Gasteizko Ikasle Mugimendu ezberdinek Ikasle Eguna antolatu dute ekainaren 1ean Gasteizen, larunbatean. Ikasle talde hauen artean Unamunokoa, Los Herranekoa, Armentiakoa edo Koldo Mitxelenakoa daude. Izan ere, Ikasle Eguna bera Los Herran institutuan burutuko dute.
Adierazi dutenez, Ikasle Eguneko helburu nagusia “ez da formakuntzari kaña ematea”. Mugimenduen arteko saretzean jarri nahi dute indarra: “Gure artean ezagutzea, datorren urtera begira borroka komunitate sendoa eta eraginkorra osatzea eta mugimenduen arteko saretzea ditugu helburutzat”.
10:00etan hasiko de eguna DBH eta Batxilerreko ikasleei bideratuta dago. Gainera, Tolosaldeako Autodefentsa Sarea gonbidatu dute egunera “haien antolakuntza eredu eta esperientzietatik ikasteko asmoz”.
Ikasle Eguneko egitaraua
- 10:00 Ezagutza Jolasak
- 10:30 Antzerkia
- 11:00 Mahaingurua (Tolosaldeako Autodefentsa Sarea)
- 12:30 Tailerrak
- 14:00 Bazkaria
- 15:45 Hitzaldiak: Nazio Zapalkuntza-Genero auzia
- 17:15 Ginkana
- 19:00 Ekitaldia
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!