Igor Chillon (LAB): “Ez dakigu zein motatako lanpostuak izango diren SEAk sortu nahi dituenak”
Arabako Industria politikako Plana aurkeztu berri du SEA Arabako enpresarien elkarteak. Plan horren arabera, 9.000 lanpostu sortuko lirateke 2016-2017 epean, hainbat neurri hartuta. Igor Chillon Gasteizko LAB-Industriako arduraduna izan da gaur ARABA HIZPIDEn plan horren balorazioa egiten. Chillonen arabera, zalantzarik handiena da zein motatako lanpostuak diren sortuko direnak: alde batetik, lanaldi partzialeko kontratuak izango direla aurreikusten du Chillonek eta, bestetik, prekarietatea sortuko dutela, unibertzitatearekin zein lanbide heziketako eskolekin elkarlana proposatzen baitute planean. Horrez gain, sozietateen zerga jaistea ere proposatu dute Arabako enpresariek.
-
Hizpidea: Igor Chillon (LAB): "Ez dakigu zein motatako lanpostuak izango diren SEAk sortu nahi dituenak"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!