Igor Chillon eta Mikel Díaz de Alda (LAB): “Mercedeseko lan hitzarmen berriak lana prekarizatzea du xede”
Mercedes Benz askotan izan dugu hizpide ARABA HIZPIDE irratsaioan. Orain, CCOO-k eta UGT-k, besteak beste, lan hitzarmena adostu dute; LABek ez du bat egin (beste sindikatu batzuekin batera), “lana prekarizatzen duela” argudiatuta. LABeko kideak diren Mikel Díaz de Alda eta Igor Chillon mesfidati agertu dira zentzu honetan: susmo txarrak dituzte Mercedesetik martxan jarri nahi dituzten 1000 kontratu ebentualekin, “sinatu duten sindikatuei mesede egingo dielakoan”.
Lan harremanei dagokienez, “sindikatu batzuekiko diskriminazioa egon dela salatu dute”. Izan ere, hemendik aurrera, sinatutako hitzarmenarekin jarraituz, batzordeetan soilik sindikatu sinatzaileek hartuko dute parte. LAB-ek, aldiz, beste eredu bat planteatzen du, “gardentasuna bermatuz”.
-
Hizpidea: Igor Chillon eta Mikel Díaz de Alda (LAB): "Mercedeseko lan hitzarmen berriak lana prekarizatzea du xede"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!