Idurre Eskisabel (Euskalgintza Kontseilua): “Euskara lehenago ere egon da egoera larrian, oraindik garaiz gaude”
Euskara larrialdi egoeran dagoela adierazi dute Euskalgintza Kontseilutik. Euskaltzale elkarte askok ere, diagnosi linguistikoa zein den ikusita, larrialdia deklaratzearen alde egin dute. 2025era begira "larrialditik indarraldira" pasatzeko prozesua abiarazteko beharra azpimarratu dute, hiztun komunitate eta herritarrei ekintzara batzeko deialdia luzatuz.
Pasa den azaroaren 9an, euskara larrialdi linguistikoan dagoela adierazi zuten Euskalgintzaren kontseilutik, ELEN Europako Hizkuntza Berdintasunerako Sareak babestuta. Azaroaren 30ean, pasa den larunbatean, gaurko egunean ospatzen dugun euskararen egunaren atarian, agerraldia egin zuten kontseiluko bazkideek “larrialditik indarraldira titulupean adierazpena aurkezteko.”
Gaur Euskalgintzaren Kontseiluko kidea den Idurre Eskisabel Larrañaga izan dugu gurekin.
Elkarrizketa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Idurre Eskisabel (Euskalgintza Kontseilua): "Euskara lehenago ere egon da egoera larrian, oraindik garaiz gaude"00:12:01
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!