Ibon (Astindu): “Ez dute ezer asmatu, linbo legal bat erabiltzen dute langileak esplotatzeko”
Glovo enpresa eta enparauen negozio ereduari buruzko analisia.
Glovo bezalako aplikazioetan oinarritutako enpresak ugaritzen ari dira gure lurretan. Negozio eredu honek, baina, arazo asko sortzen dituela salatu dute eragile askok. Autonomo faltsuak, lan baldintza kaxkarrak, laguntza publikoetaz aprobetxatzea, kostuen externalizazioa… enpresa mota hauek dauzkaten ezaugarriak eta arriskuak ezagutu nahi izan ditugu.
Astindu kolektiboko Ibon izan dugu Hizpidean, eta Glovo enpresaren analisia egin dugu. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ibon (Astindu): "Ez dute ezer asmatu, linbo legal bat erabiltzen dute langileak esplotatzeko"00:17:04
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!