Horus Desokupa enpresa Euskal Herrian
Horus enpresako kideak sinbologia faxistaz josita Bilbora gerturatu ziren, etxeko jaunaren inguruan galdezka. Haren lehenengo aukera Gaztela-Mantxako enpresa honi deitzea izan zen, etxean bizi diren pertsonekin hitz egitea baino lehen.
AZET Etxebizitza Sindikatuko kide bat izan dugu gaurkoan gurean. Antolakuntzaren bidez, astelehen honetan Bilbon gertatzekoa zen legez kanpoko etxegabetze prozesua bertan behera uztea lortu zuten. Beste behin Ertzaintzak faxistak babestu zituen, zauriturik gabe oraingo honetan. Hala ere, auzokide eta militante ugariren lankidetzari esker, etxegabetzea modu baketsuan gelditzeko gai izan ziren. Horus enpresaren arduradun modura izen bakarra agertzen da, eta delitu desberdinekin lotzen den profila da, bai eta segurtasunaren arloko lan desberdinekin ere.
Elkarrizketa osorik:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
[:es]¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
[:]