Hodei eta Peru (Ernai): “Komunikabideek gazteria jipoitu dute, pandemiaren errudun bezala markatu gaituzte”
Komunikabideen aurkako ekintza azaldu eta urteko plangintza aurkeztu dute Ernaiko kideek.
Joan den ostiralean margotuta azaldu ziren komunikabide ezberdinetako egoitzak, Ernai Gazte Antolakundeak aldarrikatutako ekimen batean. Gaurkoan Ernaiko bi kide izan ditugu Hizpidean, eta haiek azaldu dizkigute ekintza horren atzean dauden arrazoiak, gazteriaren kriminalizazioarekin lotuta.
Bestalde urteko plangintzaren zertzelada batzuk ere eman dizkigute, “Gazte errebeldiaz putreei kaña” lelopean hasi baitute ikasturte berria.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Hodei eta Peru (Ernai): "Komunikabideek gazteria jipoitu dute, pandemiaren errudun bezala markatu gaituzte"00:13:52
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!