Hirune (Errekaleor Bizirik): “Ez gaituzte ixilduko”
7. urteurrena ospatuko du auzo askeak, Urtaranen zentsura saiakerak tarteko.
Aste osorako egitaraua antolatu dute Errekaleor Auzo Askeko kideek auzoko okupazioaren 7. urteurrena ospatzeko. Bizikleta martxa, hitzaldiak, bertso saioa… Baina Aldabe Gizarte-etxean egitekoak ziren bi hitzaldi debekatu egin ditu Gorka Urtaran alkateak, arrazoi teknikoak argudiatuta, hitzaldietan okupazioa goraipatuko zelako.
Hala ere, urteurrenak aurrera jarraituko duela adierazi dute errekaleortarrek, udalaren zentsura politikoa salatzearekin batera. Hirune auzokidearekin hitz egin dugu, haien irakurketa plazaratu eta egitaraua azaldu diezagun.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!