Hidrogenoa | Energia alternatiba berria? Vol. I
Estitxu Villamor eta Mikel Oterorekin aztertu ditugu hidrogenoaren potentzialak eta arriskuak, bi saioko zikloaren lehen atalean.
Asko entzun da azkenaldian hidrogenoari buruz, trantsizio energetikoan paper garrantzitsu bat izango duelakoan. Hala ere, zalantza eta galdera asko sortzen ditu proposamen honek ere, eta gehiago sakontzeko gogoa izan dugu. Estitxu Villamor eta Mikel Otero gonbidatu ditugu gai honetan argi pixka bat jartzeko, eta bi ataleko kolaborazio bat osatu dugu.
Lehen atal honetan, energia bektore hau ulertu nahi izan dugu. Hasteko, argitu dugu zer den energia bektore izatea eta ez energia iturri. Hidrogeno mota ezberdinak zer diren ere aztertu dugu, hidrogeno grisa, urdina eta berdea bereizteko datuak eman dizkigu Estitxuk. Jarraian, Mikelek kontatu digu zergatik izan daitekeen interesgarria hidrogenoa energia trantsiziorako, zergatik orain, eta ze potentzialitate daukan energia mota honek. Energia hau erabiltzeko forma ezberdinak azaldu dizkigu, eta zertarako erabili daitekeen ere, garraioan, industrian…
Gaurko saioa amaitu dugu hidrogenoa erauzteko eta erabiltzeko teknologiek dauzkaten mugen inguruan hizketan. Horietan sakondu du Estitxuk, eta bide batez gogorarazi du energia berriztagarriek ze muga dauzkaten. Hemen entzungai.
Hurrengo atalean, ikuspegi politikoago batetik helduko diogu gaiari. Ze plangintza proposamen dauden, maila ezberdinetan, Europan, espainiar estatuan eta Euskal Herrian. Bestalde, hidrogenoaren atzean dauden interes eta lobbyak azalduko dizkigute, gasaren industriaren pisua hidrogenoaren apustuan, eta ze proposamen egin daitezkeen hemendik hidrogenoari lotuta.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!