“Herritmo”, dantza, musika, kantua eta herri kirolak eszenatoki berean
Herritmo dantza, musika, kantua eta herri kirolak eszenaratzen dituen ikuskizuna da. Oreka Tx musika taldeak, Kukai Dantza Konpainiak eta Kalakan hirukoteak bat egin dute erronka berri honetan.
Taula gainera elementu tradizionalak ekarriz, indarra eta orekaren inguruan hausnartu nahi izan dute, proposamen garaikide bat plazaratuz. Herri-kirolak ikuspegi artistiko batetik landu dira, lanbideen mugimenduak koreografia bihurtuz eta baserriko lanabesak, soinu tresna modura baliatuz.
Jon Maia dantzariak Zebrabidera ekarri ditu iksukizunaren nondik norakoak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!