Hegoaldeko Tranbiari Ez plataforma: “Harridura sortzen digu Udalak eta EAJk herri-galdeketarekiko duten jarrerak”
Hegoaldeko Tranbiari Ez plataformak 5.500 sinadura bildu ditu Gasteizko tranbiaren hegoalderako zabalpena geldiarazteko. Rafa Puelles plataformako kidearen iritziz, proiektua ez da beharrezkoa, oraingo ibilbideak estaltzen baititu Adurtza eta San Kristobaleko biztanleen beharrak. Beste auzo jendetsuago batzuek premia handiagoa dute, euren ustez. Gorka Urtaran alkateak herri-galdeketa egiteko erabakiari helegitea ipintzeko asmoa harriduraz hartu dute plataformako kideek, eta ezkutukerian aritzea leporatzen diote Udalari.
-
Hizpidea: Hegoaldeko Tranbiari Ez plataforma: "Harridura sortzen digu Udalak eta EAJk herri-galdeketarekiko duten jarrerak"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!