Hedoi Etxarte (Katakrak): «Assata Shakurrek bere bizitzaren bidez arraza beltzaren eta langile klasearen historia kontatzen du»
Duela egun gutxi batzuk Katakrak argitaletxeak Assata Shakur iraultzaile beltzaren «Autobiografia bat» memoria-liburua argira eman du. Assata Shakur 60. eta 70. hamarkadetan Pantera Beltza Alderdiaren eta Beltzen Askapenerako Armadaren militantea izan zen 1973. urtean poliziak atxilo eraman zuen arte. Zorionez, 79ean espetxetik alde egin eta 84. urtean Kuban erbesteratu zen. Kuban eman ditu azken urteak eta bertan, 1987an, idatzi zuen hizpide dugun liburua.
Guzti horren inguruan mintzatzeko Hedoi Etxarte izan dugu telefonoaren beste aldean. Hedoi Etxarte idazle, piano-jotzaile, iritzi-emaile eta Katakrak proiektuko langile eta militantea da. «Autobiografia bat» liburuaren edizioan buru-belarri ibili da eta liburuaren, Assata Shakurren eta beltzen askapenaren aldeko mugimenduaren inguruan hausnarketa interesgarri andana utzi dizkigu Azido Beltza irratsaioan.
Entzun hemen:
-
Azido Beltza: Hedoi Etxarte (Katakrak): «Assata Shakurrek bere bizitzaren bidez arraza beltzaren eta langile klasearen historia kontatzen du»00:24:18
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!