Hala Bedi-ren dokumentala: 2. proiekzioa asteazken honetan
Dokumentalaren estreinaldi arrakastatsuaren ondoren, 2. emanaldi bat egingo dugu asteazkenean, hilak 20, 20:30etan Florida zinemetan. Sarrerak Hala Bedi Tabernan salgai. Ez geratu sarrerarik gabe!
Después del exitoso estreno se proyectará por segunda vez del documental de Hala Bedi. Será el 20 de noviembre, miércoles, a las 20:30 en los cines Florida. ¡No te quedes sin entrada!
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!