Haizea neurtzeko estazioa kokatzeko tramitea gelditzeko eskatu du Aramaiok
Eraiki nahi den parke eolikoak Arlaban eta Jarindo mendien ingurune naturalean eta bioaniztasunean "eragin negatibo atzeraezinak" eragin ditzakeela uste du Udalak. through Alea.eus
Aramaioko Udalak helegitea aurkeztuko du Arabako Foru Aldundian, Arlaban-3 izeneko haizea neurtzeko estazioa kokatzeko prozedura geldiaraz dezala eskatuz. Energia Eolikaren Lurralde Plan Sektoriala (LPS) ez dagoela indarrean nabarmendu du Udalak. Gainera, eguneratze-prozesuan murgilduta dagoela aipatu du, eta Arlaban eta Jarindo mendien ingurune naturalean eta bioaniztasunean “eragin negatibo atzeraezinak” eragin ditzakeela eraiki asmo duten parke eolikoak.
Halaber, Udalak gogoratu du datorren maiatzaren 11 dela parke eolikoaren kontra alegazioak aurkezteko azken eguna. “Nahi duten herritarrek aukera izango dute alegazioak aurkezteko. Horretarako, herritarrek udaletxean aurkeztu dezakete alegazioa eta zuzenean Diputaziora bideratuko da”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!