Grezia | Lesbosko errefuxiatuen egoera, Frontexen sarraskiak itsasoan eta tentsioa Turkia eta Greziaren artean
Hibai Arbideren kolaborazioa, Lesbosetik.
Europaren mugen inguruan eta Greziaren inguruan hitz egingo dugu hilabetean behin Hibai Arbiderekin aurten ere. Gaurkoan Lesboseko errefuxiatuen egoerarekin abiatu dugu kolaborazioa, eta azaldu digu nola migratzaile gutxiago ari diren heltzen Greziara, itsasoan bertan migratzaileen aurkako politika gogorragoak ari direlako erabiltzen, Frontex koalizioaren esku hartzearekin.
Turkia eta Greziaren arteko tentsioek kapitulu berri bat izan dute azken denboraldian, Egeo itsasoko irla batzuk direla eta. Azken gatazka honetaz eta Erdoganen asmo expansionistetaz hitz egin digu Arbidek.
Kolaborazio osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Grezia | Lesbosko errefuxiatuen egoera, Frontexen sarraskiak itsasoan eta tentsioa Turkia eta Greziaren artean00:15:55
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!