Gorka Urtaran (Gasteizko alkatea): “Elkarrizketarako eta akordiorako prest nago; hori adierazi diogu EHBilduri”
Egun mugituak izan dira Gasteizko Udalean. Ostiralean, EHBilduk eta PPk ez bozkatu ostean, soilik EAJ eta PSEren babesa lortu zituen 2017ko aurrekontuak. Asteartean, aldiz, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak udalbatzaren konfiantza eskatuko duela jakin genuen. Aurrekontuez, konfiantza eskaera horretaz eta 2017ko priektuen inguruan hitz egin dugu Gasteizko alkatea den Gorka Urtaranekin. Astelehenean egun garrantzitsua izango da Udalean; konfiantza galdearen zergatia azaldu du.
Memoria historikoarekin lotutako azken polemikak ere izan ditugu hizpide. Gainera, Errekaleor, Mendizorrotza edota San Antonio alokairuko aferaz ere hitz egin digu.
-
Hizpidea: Gorka Urtaran (Gasteizko alkatea): “Elkarrizketarako eta akordiorako prest nago; hori adierazi diogu EHBilduri”??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!