Gorka (Hil Da Laboa): “Badaude beste jainko batzuk, baina lekua eman behar zaie, hori ez bai da inoiz gertatuko eszenatoki nagusietatik kanpo ez bada”
Zuiako Gaztetxea rap soinuez gainezka egongo da gaur gauean, 20:30etatik aurrera, Hil Da Laboako lagunek antolatu duten bigarren kontzertu sortan.
Artearen merkantilizazioaren aurka, erakundeak, enpresariak eta makrofestibalak nagusi diren garaian, kontzertuak antolatzen hasi dira Zuian. Hil Da Laboa (HDL) izenpean antolatzen dabiltzan kideak dira proposamen berri honen bultzatzaileak. Zu zeuk egin filosofia dute ardatz, eta haien eszenatokietan euskal musikaren jainko berrientzako lekua egin nahi dute, “egoak eta modek kabidarik ez duten eszena antikomertziala bultzatzeko”.
HDL-ko kidea den Gorka izan dugu gurekin Hizpidean.
Elkarrizketa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Gorka (Hil Da Laboa): "Badaude beste jainko batzuk, baina lekua eman behar zaie, hori ez bai da inoiz gertatuko eszenatoki nagusietatik kanpo ez bada"00:22:09
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!