Gora Gasteiz! plataformaren aurkezpen prentsaurrekoa.
Gaur goizean Aldabe gizarte etxean Gora Gasteiz! plataforma aurkeztu da. Bertan hainbat lagunek hasierako manifestua aurkeztu eta babestu dute. Halaxe esan dute:
“Gozatu eta bizitzeko hiri eredua sortu eta aldarrikatzea da gure nahia. Sorleku, sexu, sexu-orientazio zein erlijioa dena delakoa izanda ere, eskubide eta aukera berdintasuna babesten duen hiria eraiki nahi dugu.”
Audioak ordena honetan dituzue:
Euskara, gaztelera, Lourdes Oñederra eta Elo Mayo (atxikimendua eman dutenen izenean).
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!