Geopolitika-Ekonomia | Ukrania, Donbass Errusia eta Estatu Batuak
Ekai Centerreko Adrian Zelaiaren kolaborazioa.
Pil-pilean dagoen gaia jorratu dugu gaur Geopolitika eta Ekonomiari buruzko kolaborazioan. Vladimir Putin Errusiako presidenteak independentetzat aitortu zituen Luhansk eta Donetskeko errepublika matxinoak, pauso garrantzitsua azken hilabeteetako tentsio gorakadan.
Adrian Zelaiarekin gatazka honetan parte hartzen duten aktore ezberdinen interesak aztertu ditugu, eta etorkizunean etor daitekeenari buruz aritu gara sakon.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!