Geopolitika-Ekonomia | Polexitaren arriskua, Sobietar Batasunaren amaiera berrikusia eta Alemaniako enpresak klima aldaketaren aurka
Ekai Centerreko Adrian Zelaiaren kolaborazioa.
Gaurkoan, geopolitika eta ekonomia lantzeko kolaborazioan, Poloniara eraman gaitu lehenik Adrian Zelaiak. Europar Batasuneko zuzenbidea eta Poloniakoaren artean dauden kontraesan batzuen harira abiatu da polemika, “Polexit” bezalako kontzeptuak sortu dituena EB eta Poloniaren arteko gatazkan. Bestalde, Zelaiak kontatu digu nola Alemaniako korporazio handiek klima aldaketaren kontra gogorrago egitea eskatu duten. Horren atzean egon daitezkeen arrazoiak ekarri dizkigu.
Azkenik, Sobietar Batasunaren amaierari buruz aritu zaigu Adrian Zelaia. Datu berriak agertu dira, Sobietar Batasunaren ustezko kolapso ekonomikoaren inguruan eta Boris Yeltsin eta enparauek egindako mugimenduen inguruan. Berrikusi egin du Zelaiak Sobietar Batasunaren amaiera.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Geopolitika-Ekonomia | Polexitaren arriskua, Sobietar Batasunaren amaiera berrikusia eta Alemaniako enpresak klima aldaketaren aurka00:26:00
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!