Geopolitika-Ekonomia | Afganistango egoera eta Dorre Bikien erasoaren 20. urteurrena
Ekai Centerreko Adrian Zelaiaren eskutik, kolaborazioa.
Gaur izan dugu bueltan Adrian Zelaia, Ekai Centerreko kidea, eta geopolitika eta ekonomia kontuez aritu zaigu, beti bezala. Gaurkoan, lehenik, Afganistango egoeraz hitz egin digu. Gaurko egoera ulertzeko beharrezkoak diren aurrekari historikoak azaldu dizkigu, eta hemendik aurrerako panoraman egin daitezkeen gauzen inguruan aritu gara hitz egiten.
Bestalde, irailaren 11n hogei urte bete ziren Estatu Batuetan dorre bikiak bota zituztenetik, eta hori baliatuta garai hartan AEBek abiatutako ekialde hurbilerako planak zertan gelditu diren azaldu digu Zelaiak.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Geopolitika-Ekonomia | Afganistango egoera eta Dorre Bikien erasoaren 20. urteurrena00:19:57
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!