Gaztetxea hiltegian kokatzea proposatu du Laudioko Udalak, parketik mugituko dutela ulertuta
Gaztetxea egungo kokalekura itzuliko ez dela jakinarazi dio tokiko erakundeak gazte asanbladari gaur goizean izan duten bileran. through Aiaraldea.eus
Bilera egin dute gaur Laudioko Udalaren eta gazte asanbladako kideen artean, Gaztetxearen berrirekieraren ondorioz sortutako gatazkari buruz hitz egiteko. Komunikabideek aste hasieran argitaratu zuten udalak prozedura judiziala abiatuko zuela gaztetxea husteko, gazteak indarrez eta baimenik gabe sartu zirela argudiatuta.
Dena den, tokiko erakundeak beste gauza garrantzitsu bat jakinarazi die gaurko zitan, orain arte ukatu egin duena: Gaztetxea ez dela parkean egongo obrak amaitzen direnean. “Udalak esan digu Aldundia ari da presionatzen hori horrela izan dadin”.
Hiltegiaren proposamena
Gauzak hala, Gaztetxea beste toki batean kokatzeko balizko alternatibak aztertzen hasi dira bileran. “Udalak proposamen zehatza egin digu: gaztetxea udal hiltegian kokatzea”, azaldu dute asanbladako kideek, “guk, gure aldetik, egungo espazioan geratuko garela esan diegu, baina prest agertu gara negoziatzen jarraitzeko”.
Iaz itxi zuen udalak hiltegia, eta urtarrilean hustu zuten espazioa. Eskualdeko abeltzainek, euren aldetik, mobilizazio ugari egin dituzte horren aurka. Gauzak hala, udalaren proposamena “bi ahoko labana” baten modukoa dela uste dute gazteek.
Gauzak hala, egungo Gaztetxeak irekita jarraituko duela ziurtatu dute. “Bileran aitortu digute gurekin bildu direla eraikinean sartu ginelako, bestela kostata bilduko zirela. Horrek frogatzen du orain arte eginiko borrokak balio izan duela”.
Gaur goizean Udalarekin bildu gara eta hurrengo hau azpimarratu nahi dugu:
👉 Obrak bukatzean Udalak ez digu gaztetxea itzuliko.
👉 Gure hautua gaztetxea defendatzea eta jardun publikoa aurrera eramatea da.
👉 Negoziazioetarako baldintza bide judiziala bertan behera uztea da. pic.twitter.com/XgHHv9ozKg
— Laudioko Gaztetxea (@LaudioGaztetxea) February 23, 2022
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!