Gasteizko Udalak atzera bota du “konponbide adostu” baten aldeko eskaera
Gasteiz Antzokia Lazarragarekin batera aurrera ateratzeko "borondate politikoa" badagoela ziurtatu dute PSE-EEk eta EAJk. through Alea.eus
Lazarraga kultur elkartearekin “konponbide adostu baten bidez” Gasteiz Antzokia aurrera ateratzeko proposamenari uko egin dio Gasteizko Udalak. Antzokiaren aldeko plataformak gaurko udalbatzan aurkeztutako mozioari ezezkoa eman diote PSE-EEk, EAJk eta PPk. “Udalak sortu duen arazoa udalak konpon dezala” eta “lehenbailehen irekitzeko” eginiko eskaera atzera bota dute hala, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos alde agertu badira ere.
Akordio batera iristeko “gertu” izan direla onartu du plataformako kide Txema Ramirez de la Piscinak herritarren txandan eginiko agerraldian, baina azkenean ez dela posible izan. “Prestutasun osoa erakutsi dugu adostasun bat lortzeko, eta ez da posible izan, baina lanean jarraituko dugu, proposamenak eginez“. Alderdien aldetik proietuaren aldeko “hitz onak” entzun baditu ere, “ekintzetara” pasatzeko galdegin dio udal gobernuari. “Hitzez harago ekintzak nahi ditugu. Artifiziorik ez, mesedez”.
Irakurri albiste osoa Alea.eus-en.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!