Gasteizko etxebizitza asanblada; “etxebizitza ez da luxua, eskubidea da”
Iaz sortu zen Gasteizko etxebizitza asanblada, eta orain gutxi prentsaurreko bidez euren aldarrikapenen berri eman digute. Gazteek, eta ez hain gazteek etxebizitza izateko dituzten arazoen inguruan aritu ziren orduan, eta, besteak beste, etxebizitza eskubidea dela aipatu zuten.
Geuk Izaskun gonbidatu dugu geurera, eta honen guztiaren inguruan aritu gara hizketan. Tartean, “nola uler daiteke Gasteizen 10.000 etxe huts baino gehiago egonda etxeak eraikitzen jarraitzea?” galderaren inguruan. Gogorarazi digu, datorren abenduaren 11n manifestazioa egingo dutela “Etxebizitza eskubidea delako, ez luxua. Bermatu ezean, guk lortuko dugu!” lemapean
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
