Gasteizko auzipetuen aldeko elkartasun uholdea martxan da
Irailaren 16an abiatuko da 11/13 makroepaiketa. Horren atarian, larunbatean mobilizazio handi batekin bukatuko den elkartasun asteari hasiera eman zioten atzo.
Irailaren 16an hasiko da Herrira plataformaren, Etxeraten eta euskal presoen abokatu, mediku eta psikologoen aurkako epaiketa, 11/13 sumarioa deritzona. Epaiketaren atarian biderkatu egin dira auzipetuei babesa adierazteko ekimenak Gasteizen eta Arabako beste puntu batzuetan.
5ak Gasteizen dinamikaren baitan larunbatean burutuko den mobilizazio handi batekin bukatuko den elkartasun astea jarri dute martxan .
11/13 sumarioan auzipetutako 47 lagunetarik bost Arabako bizilagunak dira: Ane Zelaia, Nagore Lopez de Luzuriaga, Gorka Gonzalez, Egoitz Lopez de la Calle eta Izaskun Abaigar. 14 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen dute Zelaia eta Gonzalezentzat, 11 Abaigar eta Lopez de Luzuriagarentzat, eta 12 Lopez de la Callerentzat.
Elkartasun astea
Astelehenean eman zitzaion hasiera elkartasun asteari. Larunbata bitarte mahinguru, emanaldi kulutral, asanblada eta bestelako ekimenak egingo dira Gasteizeko toki desberdinetan 5 auziperatuei babesa adierazteko.
Bihar, irailak 4, 20:30etan, “Asier eta biok” filma proiektatuko da Florida zinemetan. Aurretik, 20:00etan, filmaren zuzendari den Amaia Merinorekin eta Asier Arangurenekin solasaldia antolatu dute.
Irailaren 6an Porrotx, Ane Gebara ipuin kontalaria, txiki zirkua eta Basakatuak musika taldea elkartuko dira Salburuako ekialde parkean motxiladun umeen egoera salatzeko “Motxiladun ume gehiagorik ez!” izendatu duten ekimenean.
Kultura ere makroepaiketaren aurka
Irailaren 5ean “Kultura, elkartasunez blai!” ekimena burutuko dute. 19.00etatik 22.00etara. Gasteizko plazak eta Gaztetxea hartuko dituzte dozenaka sortzailek auzipetuei elkartasuna adierazteko.
Aldabe Plazan Noname eta Ziklone musika taldeak arituko dira Andere Arriolabengoa, Aroa Arrizubieta, Paula Amliburu eta Ruben Sanchez bertsolariekin batera.
Gasteizko Gaztetxean Prospectus antzerkiak irekiko du arratsaldeko egitaraua. Bertso musikatuetan Izar Mendiguren, Unai Anda, Iñaki Viñaspre eta Oihane Prea arituko dira kantuan. Bukatzeko Tara eta Hiena teldeek kontzertua eskainiko dute.
Dantza ikuskizunak, akrobaziek, poesia musikatuak eta errepresioaren aurkako antzerkiak hartuko dute Foru Plaza.
Pepe Ubis plazan ere poesia musikatua eta antzerkia egongo dira Nisuneren eskutik. La Pulga eta Iramo musika taldeek ere kontzertua eskainiko dute.
Azkenik, Labastida plazan musika klasikoa eta jazz-arekin emango diote hasiera arratsaldeko ekimenari. Jarraian Jare dantza taldeak dantzaplaza gidatuko du bertan, eta, Begi Truk eta Piztu Punk taldeen kontzertuekin emango zaio amaiera eguneko egitarauari
Elkartasun Uholdea
Elkartasun asteari amaiera emateko mobilizazio handi bat burutuko da Gasteizen irailaren 7an. Hitzordua 19:00etan izango da, Andra Maria Zuriaren plazan.
Bideo bidez zabaldu dituzte mobilizazioan parte hartzeko jarraibideak.
Irailak 14 mobilizazio nazionala
Irailaren 14an manifestazio nazionala egingo da Bilbon. Hilabeteetako elkartasun dinamkei amaiera emango zaie arratsaldeko 17:30etan La casillatik abiatuko de manifestazio jendetsuarekin
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!