ANkerkeriaren aurkako haserrea kalera atera dute Aitor Zelaia eta Galder Barbadori elkartasuna adierazteko
Hurrengo ostegunean hasiko den bi gazte arabarren aurkako epaiketaren atarian, ehunka lagun bildu dira Gasteizko kaleetan elkartasuna adierazteko eta epaiketa bera salatzeko. Elkartasun ekimenek oraindik jarraitzen dute.
Arabako txoko ezberdinetatik -baina batez ere Aiaraldetik eta Gasteiztik- etorritako ehunka lagun bildu dira larunbat arratsaldean hiriburuan hurrengo astean epaituko dituzten Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteei euren babesa adierazteko. Izan ere, urtarrilaren 21ean eta 22an izango da arabarren aurkako epaiketa Audientzia Nazionalean, Duranan aurkitutako kohete batzuen harira Ertzaintzak bi gazte arabarrak atxilotu zituenetik bi urte betetzen direnean. Orain, fiskaltzak 8 urteko espetxe zigorra eta 7 urteko zaintzapeko askatasuna eskatu du gazte bakoitzarentzat.
Eskaera jakin eta gutxira ANkerkeriari STOP herri-ekimena sortu zen Gasteizen zein Amurrion eta Andra Maria Zuriaren plazatik abiatu den manifestazioa izan da plataformaren lehen ekimen nagusia, Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabel eta Xabi Bastidaren kantu batekin lagunduta egon dena. Epaiketaren lehen egunean, ostegunean, mobilizazioak egongo dira Gasteizen eta Amurrion.
“Ez dugu onartuko absoluzioa ez den beste epairik”
“Estatu Espainarra salbuespen legediak eta tribunalak erabiltzen jarraitzen du, inolako bermerik gabeko sistema juridikoa oinarri duelarik”, adierazi dute manifestazio amaieran plataformako bozeramaileek.
Justizia guztientzako berdina ez dela argudiatzeko, Amurrioko poliziaren kasua jarri dute adibide gisa. Askok gogoratuko duten moduan, Barbado eta Zelaia atxilotu baino hilabete lehenago, polizia espainiar ohi batek familia ezagun baten lehioari tiro egin zion, euskal preso politikoen etxeratzearen aldeko banderola zintzilik zutelako. Polizia azkar batean geratu zen aske eta kalete delitua egotzi dioten; hilabete beranduago, ordea, Barbado eta Zelaia atxilotu, espetxeratu eta dispertsatu zituzten.
Auzi guztian zehar Ertzaintzak izan duen papera ere gaitzetsi dute: “Ez zuten inolako zalantzarik izan zelai batean abandonatutako bidoia terrorismoarekin lotzeko orduan. Agerian geratu da berriro Ertzaintzak Espainiako botereekin duen harremana, eta horrelako operazioekin euskaldun konprometituon aurkako errepresioa betikotu besterik ez dutela nahi”.
Hala ere, hurengo egunetan elakrtasuna eta babesa adierazteko deia egin du ANkerkeriari STOP herri-ekimenak: Hori da gure baliorik handiena: borroka. Ez dugu onartuko absoluzioa ez den beste epairik“, ondorioztatu dute.
Elkartasun ekimenek aurrera jarraitzen dute
Bien bitartean eta epaiketaren eguna iritsi arte, 2.500 sinadura inguru bildu dituen atxikimendu kanpainak aurrera darrai www.ankerkeriastop.eus webgunean ireki duten atarian.
Horrez gain, sareetan bolo-bolo dabil azken ordu eta egunetan #ANkerkeriariSTOP traola eta salaketa kartelarekin argazkiak ateratzen daude norbanako zein eragileak. Argazki guztiak ekimenaren sare sozialetan daude ikusgai.
Oier, Nerea, Izaro, Olatz, Ibai, Aitor, Bittor, Maddi, Mendizabalako ikasleak… ANkerkeriaren aurka
Atera argazkia eta jarri #ANkerkeriariSTOP traola edo bidali ankerkeriastop@gmail.com-era.
✊Larunbatean Gasteizko kaleak betetzera goz! AITOR ETA GALDER ASKE! pic.twitter.com/zJJmzljZdK
— ANkerkeriariStop (@ANkerkeriaSTOP) January 15, 2021
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!