Galder Beramendi (Sare): “Zaragozan egotea ez da Euskal Herrian egotea”
Arabako itzulia antolatu dute Urriaren 7tik 9ra, Aguraindik Gasteiza, Araban zehar.
Euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko, Arabako itzulia antolatu du Sarek. Arabako 30 herritik gora zeharkatuko ditu birak, Urriaren 7tik 9ra, ostegunetik larunbatera, eta Gasteizen amaituko da. Galder Beramendi Sareko kidea izan dugu gaur Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu itzuli honen nondik norakoak, zergatia, ibilbidea eta jakin beharreko kontuak.
Hemen ikus dezakezue ibilbide osoa, eta herri bakoitzetik igarotzeko ordutegiak, modu interaktiboan.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!