Gabi Basañez (Wallmapu-Euskal Herria): “Maputxeen lurretan egiten den edozein negozio odolaren gainetik egindakoa da, lapurretaren gainetik egina”
Wallmapun ezarritako salbuespen egoera eta Jordan Llenpiren erahilketa salatzeko elkarretaratzea bihar, Bilbon.
Sebastian Piñera Txileko presidenteak salbuespen egoera ezarri zuen Txilek zapaldutako Wallmapun, maputxeen lurretan. Lehendik militarizatua zegoen lurraldea are gehiago bete dute militarrez, eta militarren tiroen ondorioz hil zen Jordan Llenpi gudari maputxea, 9 urteko haur bat zauritzearekin batera.
Guzti honen aurrean, eta euskal enpresek Wallmapuko lurretan dauzkaten interesak salatzeko, elkarretaratzea deitu du Wallmapu-Euskal Herria kolektiboak, larunbatean 17.30etan Bilboko Ercilla Hotelaren parean, Lotsaren “pewena” deitzen dioten lekuan.
Wallmapu-Euskal Herriako Gabi Basañezekin hitz egin dugu Hizpidean. Salbuespen egoeraz, Jordan Llenpiren erahilketaz eta Wallmapun dauden interes ekonomikoez, euskal enpresa ugari tarteko.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Gabi Basañez (Wallmapu-Euskal Herria): "Maputxeen lurretan egiten den edozein negozio odolaren gainetik egindakoa da, lapurretaren gainetik egina"00:14:13
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!