Felix Iriarte (Argituz): “Eskubide sozial, ekonomiko eta politikoak praktikara eramateko borondate politikoa behar da”
Jardunaldiak antolatu dituzte Gasteizen eta Donostian Ekainaren 17, 18 eta 19an.
Giza eskubideen artean, aitortuak bai baina betetzen ez diren eskubide asko daude. Horien artean eskubide sozial, ekonomiko eta politikoak, eta ingurumenari lotutakoa. Hauei merezi duten garrantzia emateko eta betetzen direla bermatzeko, eskubide sozialen behatoki bat sortzea proposatu du Argituz giza eskubideen aldeko elkarteak. Gainera, jardunaldi batzuk antolatu dituzte giroa berotzen joateko eta eskubide hauen garrantzia azpimarratzeko.
Felix Iriarterekin hitz egin dugu, Argituz-eko kidearekin, eta berak sakondu digu gaia. Batetik, eskubide hauek gure bizitzetan duten pisua, eta nola bigarren mailako eskubidetzat hartzen diren beste batzuen aldean. Eta bestetik, gaur bertan abiatuko diren jardunaldien berri eman digu. Gai interesgarriak landuko dituzte gaurtik hasita larunbata arte Gasteizen, eta ostiraletik larunbatera Donostian egingo dituzten jardunaldietan.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Felix Iriarte (Argituz): "Eskubide sozial, ekonomiko eta politikoak praktikara eramateko borondate politikoa behar da"00:25:11
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!