Faktoria eta Zurrunbilo, asteburuko izarrak
Hitzordu eskaintza zabala aurkituko duzu asteburu honetan Araban. Guzti horien artean aipagarrienak jarraian jaso ditugu. through Alea.eus
Larunbata 15, 12:30ean eta 18:30etan. Faktoria, Laudio.
Ruper Ordorikaren kontzertua.
Kantari oñatiarra bakarka arituko da Faktoriaren irekieran.
Larunbata 15, 19:00etan. Baratza aretoa, Gasteiz.
Zurrunbilo, Arte eszeniko garaikideen jaialdia.
Jone Bengoaren Kabia eta Jon Ander Urrestiren Tribiz, baserri galdue aurkeztuko dira
Larunbata 15, 18:00etan. Landederra. Burgu.
Niararen bidaia haurrentzako ikuskizuna, Patata Tropikalaren eskutik.
Antzerkia, txontxongiloak eta itzalen antzerkia tartekatzen dituen ikuskizuna aurkezten digu, klima aldaketak Naturan duen eraginaz hitz egin nahi duena.
Igandea 16, 13:00etan. Garaion, Ozeta.
Poetak Maiatzean zikloaren barruan, Denboraren leihoa olerki eta bertso saioa.
Itziar Rekalde eta Aroa Arrizubieta izango dira saioaren protagonistak.
Igandea 16, 17:00etan. Frontoia, Kripan.
Ehitzari ehizatua haurrentzako ikuskizuna, Patata Tropikalaren eskutik.
Istorio koloretsu eta dibertigarria haurren gozamenerako. Garai hauei egokitutako antzezlan, non haurrek, ordu betez, lasai eta eserita, segurtasun neurriak mantenduz, antzezlana dibertigarria eta umorez beteta ikus dezakete. Patata Tropikalak txontxongiloa eta antzerkiaren arteko fusioa, bertsolaritza, kritika eta batez ere umorea tartea dutelarik.
Igandea 16, 18:00etan. Faktoria, Laudio.
Kai Nakairen kontzertua, Faktoriaren inaugurazioan.
Faktoriaren irekiera feministaren testuinguruan, Kai Nakai arituko da oholtzan, soilik emakumeentzat* izango den kontzertuan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!