Eztizen Artola Iturrate (Irati gurasoekin): “Haur batek bere bizitza modu normalenean garatu ahal izateko behar dituen zutabeak ukatuak izaten ari zaizkio Iratiri”
Sinadura bilketa abiatu dute iratigurasoekin.eus helbidean.
Gurasoak espetxean dauzkaten umeen egoeraz hitz egin dugu gaur Hizpidean. Motxiladun umeez, eta kasu honetan zehatzago Iratiri buruz, Aranjuezeko espetxean jaio eta bizi izan den haurrari buruz. Martxoan 3 urte beteko ditu Iratik, eta gurasoengandik banatuko dute orduan.
Irati gurasoekin elkarteak sinadura bilketa abiatu dute, Zaballako espetxea Irati eta gurasoen egoerara egokitu dezaten eskatzeko, besteak beste. Gaur, Eztizen Artola Iturrate izan dugu saioan, Irati Gurasoekin plataformako kidea eta “motxiladun ume” ohia. Iratiren egoeraz eta gurasoak espetxean dauzkaten haurren egoeraz aritu zaigu Eztizen.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Eztizen Artola Iturrate (Irati gurasoekin): "Haur batek bere bizitza modu normalenean garatu ahal izateko behar dituen zutabeak ukatuak izaten ari zaizkio Iratiri"00:21:33
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!