Euskara | Nafarroa Garaia, ofizialtasuna, erasoak eta euskararen aurkako oldarraldia
Intza Gurrutxagaren kolaborazioa.
Euskal Herriaren Euskaraz-eko kidea den Intza Gurrutxagak, Nafarroa Garaian “vascuencearen legea” dela eta bizi duten eskubide urraketaz hitz egin digu gaurkoan. Euskal Herri luze zabalean, Lapurditik Arabara jasotako eraso eta epaitegien euskararen aurkako oldarraldia ere izan du hizpide.
Bihar hilak 21, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza lege autonomikoaren bozkaketa dela eta, Euskal Herrian Euskaraz-ek “Hezkuntza euskalduna behingoz!” lelopean Gasteizko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzean parte hartzeko deiarekin amaitu du gaurko kolaborazioa.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Euskara | Nafarroa Garaia, ofizialtasuna, erasoak eta euskararen aurkako oldarraldia00:22:55
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!