Euskara | Antton Telleriari elkarrizketa
Ainhoa Pardinaren kolaborazioa.
Antton Telleria Lopetegi (Tolosa, 1993) tolosar kazetaria, musikaria, aurkezlea eta umoregilea da. EITBko hainbat saiotan egin du lan, irrati zein telebistan. Gaztea irratian Ze martxa! eta Akabo Bakea saioetan aritu zen eta gaur egun Dida irratsaioan aritzen da, bere anaia Julen Telleriarekin. Telebistan, besteak beste, ETB1eko Gure Kasa saioko aurkezle izan zen, hemen ere anaiarekin batera.
Umoregile moduan hainbat bakarrizketa egin ditu Barre librea saioan eta bere lehen ikuskizuna aurkeztu zuen 2021eko martxoan, Nekatutak izenekoa. 2022tik aurrera, Mihiluze saio eraberrituta aurkezten du Ilaski Serranorekin batera.
Ainhoa Pardina Hala Bedi irratiko kolaboratzaileak Hizpidean elkarrizketatu du.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!